Gorlizko itsasargia mundu osotik "ibiliko" da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko ira. 18a, 20:40
Correosek Gorlizko Itsasargia irudi duen zigilua argitaratu du berriki, Espainiar estatu mailako itsasargiei buruzko oroipen bilduma baten barruan. Bilduma horretan beste bost zigilu daude, guztira milioi erdi ale argitaratuz. "Herria promozionatzeko modu ona izanik, mundu osoko filatelia zaleek Gorliz ezagutzeko aukera izango dute", adierazi dute tokiko agintariek. Gorlizko zigilua, grabatua eta bertikala da, 28,8 x 40,9 milimetrokoa, eta bildumako garestiena: 2,43 eurotan salgai egongo baita. Correosek itsasargiei buruzko zigilu sorta egitea erabaki du horrelako eraikuntzek mendeetan izan duten garrantziagatik. Argazkian, horrelako itxura du Gorlizko zigiluak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun