Getxoko Alderdi Popularrak testuliburuak erosi behar izan dituzten familientzako 50 eta 90 euro bitarteko laguntzak ematea eskatuko dio Getxoko Udalari. Horretarako mozioa irailaren 28an burutuko den Getxoko Udal Batzarrean eztabaidatuko da. Marisa Arrue PPko bozeramaileak nabarmendu duenez "badakigu ez dugula familia askoren arazoa konponduko baina urrats batzuk ematen hasiko gara". Izan ere, iaz uztailean zein irailean aurkeztu zuen Getxoko PPk testuliburuei buruzko mozioak, baina kasu bietan doakoak izan zitezen. Batean zein bestean Udalbatzak kontrako erabakia hartu zuen. Horregatik, oraingo honetan "botere publikoek testuliburuen doakotasuna bermatzea lortu bitartean", eskolan umerik daukaten familientzako dirulaguntzak proposatu du PPk: 50 euro umeko haurrak haur edo lehen hezkuntzan badaude eta 90 euro DBH ikasten badute.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!