Udalbatzako kideren bati gaderaren bat egin nahi dioten gorliztar guztiek
inprimakia (pdf) bete eta, osoko bilkura egin aurreko hilaren 30a baino lehen, udaletxeko erregistro orokorrean aurkeztuz egin ahal izango dute. Halabaina, mugak izango ditu herritarren eta udalbatzaren arteko komunikazio bide berriak: kontsulta egin zaion udalkideak erantzun gabe utzi ahal izango du galdera, udal iturriek jakinarazi dutenez. Horretaz gain, itauna egin duen herritarrak ez du zinegotziari erreplika egiteko aukerarik izango. Kontsulta kopuruari dagokionez, bilkura bakoitzean gehienez bost galderei erantzungo diote eta pertsona bakoitzak gehienez ere bi kontsulta egin ahal izango ditu.
Gorlizko Udalak argi utzi du "herrirako interesa duten galderak baino ez" dituztela erantzungo; ohiko osoko bilkuretan bakarrik gainera. Argazkian, Gorlizko udaletxea.