Bihar zabalduko dute Asuako Makro merkataritza gunea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko ira. 18a, 21:44

Bihar, asteazkena, inauguratuko dute berriz ere Erandioko Asua auzoko Makro merkataritza gunea, azken boladan hainbat erreforma egin ostean. Enpresak iragarri duenez, "erreferentziazko Cash & Carry bihurtu duten hobekuntza garrantzitsuak" egin dituzte bertan. Gunean 40.000 produktu, eta "abangoardiako instalazio, teknologia eta ekipamenduak" topa ei daitezke. Bihar enpresak 10.000 botila ardo banatuko ditu, bertan erosketaren bat egiten dutenei "Muriel Reserva" ardo botila bana oparituz. Pasa den abuztuaren 8an Makro nazioarteko enpresaren lantoki hori albiste bilakatu zen Jesus F.M Protein Ignifugaciones SL enpresaren margolaria lan istripuan hil zenean, zazpi metroko altuera batetik erorita.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun