Javier Ruiz Erandioko
PPren bozeramaileak Unbeko zahar-egoitzan udalerriko langabetuen kontratazioa lehenesteko neurriak har ditzan eskatu dio Udalari, 2005ean Udalbatzan hartutako erabakian oinarrituz. Ruizek gogoratu duenez, 2005eko ekainaren 30eko bilkuran onartu zen horri buruz Alderdi Popularrak aurkeztutako mozioa. Erabaki horretan finkatu zen Unbe mendatean Igurco egin behar zen eta Igurco Gestion SL enpresak kudeatuko duen egoitzan hainbat lanpostu gordeko zirela erandioztarrentzat. Bere garaian estimatu zen egoitzan 120 bat lanpostu sortuko zirela eta horregatik "Erandioko auzokideei lanpostu horietako batzuk betetzeko lehentasuna ematea" eskatu zuen PPk. Ildo horretan, Udalak konpromisoa hartu zuen aipatu enpresarekin erandioztarrentzako lanpostu kupo bat ezartzen saiatuko zela, tartean hainbat kolektibo lehenesten: 45 urtetik gorakoak, emakumeak, ezinduak edota lehen enplegua bilatzen dutenak. Orain, zahar-egoitza laster irekiko dela PPk eskatu du orain dela bi urteko udal akordioa gauzatzea.