72 etxebizitzak 6 ataritan daude banatuta eta eraikinetan behesolairu bana eta hiruna solairu daude. Eraikinetan hiruzpalau ate daude. 3 etxebizitza ezintasunak dituzten pertsonentzat izan dira. Pisuen azalera 62,66 metro koadro eta 74 metro koadroen arteko da eta metro koadro erabilgarri bakoitzaren prezioa 1.342,60 eurokoa da eta garaje eta trastelekuarena 430,91 eurokoa.
Etxebizitzen txostenak interesatuek datorren hilaren 17tik aurrera ikusi ahal izango dituzte Ondare Sailean. Udalak jabeei zein etxebizitza egokitu zaien jakinarazteko agiria bidaliko die eta 15 eguneko epea izango dute onartzeko edo ezetz esateko. Argibide gehiago eskatzeko Getxoko Udaleko Ondare Sailaren telefono zenbaki hauetara dei dezakete interesatuek: 944 660 044 eta 944 660 045.