Plentzian itsaski-bilketa debekatu du Eusko Jaurlaritzak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko ira. 18a, 23:51

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak Plentziako uretan itsaskiak biltzea edo hazkuntzan jardutea debekatu du. Sailak urtero Araba eta Bizkaiko arrantzako guneetako uretan egiten dituen analisiek erakutsi duten kalitate eskasagatik eta horrek itsaskiengan eta kontsumitzaileengan izan ditzakeen eraginagatik hartu du neurri hori. Erabaki bera hartu dute Mundaka eta Hondarribirako ere. Dena den, debekuak salbuespen batzuk izango ditu eta molusku mota batzuk arrantzatzea edo hazkuntzan ibiltzea izango da. Esate baterako, ostrak, datil okerrak, berberetxoak eta txirlak debekutik kanpo egongo dira bi baldintza betez gero: harrapaketaren ostean garbiketa prozesu berezi batean sartzea eta Plentziako estuarioko barnealdetik kanpo arrantzatzea, hots, inolaz ere ez Arrainolatik gora.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun