Joseba Egibar ez da lehiatuko EBBren lehendakaria izateko, Euzko Alderdi Jeltzaleak jakinarazi duenez. Alderdi horrek zabaldutakoaren arabera, Egibarrek, Gipuzku Buru Batzarreko lehendakaria eta orain dela lau urte EAJko EBBren lehendakarigaia, gaur GBBk asteartero bezala egin duen batzarrean iragarri du alderdiko presidentetzarako hautagaia izateko asmorik ez duela. Pasa den astean, Juan Jose Imaz egungo EBBren presidenteak gutun baten bidez iragarri zuen ez zela berriro aurkeztuko, eta egun horretatik aurrera, hainbat jelkide ezagunek Egibarri eskatu diote Imazek bezala egitea, batzuetan Iñigo Urkullu BBBko presidentea eta Imazen oso hurbilekoa balizko "kontsentsuzko" hautagai gisa aipatuz. Berri-agentzien arabera, Egibarrek azaldu du "ponentzia politikoa, jarraitzeko estrategia eta zuzendaritza guneetan erantzunkizunak elkar eramatearen inguruan izandako konpromiso mailak" ezinbestekoa egiten duela adostasun akordio bat.