Getxoztar bat atxilotu dute haurdun dagoen bikotekidea erasotzea leporatuta

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko ira. 19a, 17:14

Getxoko Udaltzaingoak O.A.A.M. 36 urteko gizonezkoa atxilotu zuen atzo, 23:00etan, genero indarkeria delitua egotzita, ustez haurdun dagoen bikotekidea eraso baitzuen polizia iturrien arabera. Emakumeak udaltzainei jakinarazitakoaren arabera, 13:00ak aldera, gizon eta emakumearen arteko liskar handia izan zen azken horrek Algortan duen etxebizitzan. Ondoren gizonak “maletak egin zituen” eta emakumeak etxeko eta kotxeko giltzak eskatu zizkion. Ustezko erasotzaileak lepotik hartu omen zuen emakumea eta biktima lurrera erori zen, konortea galduz. Bere onera itzuli zenean ondoan beste pisu kide bat zeukan udaltzainei deitzeko asmoz. Une horretan gizonak etxebizitzatik alde egin zuen. Argazkian, emakumeen aurkako erasoak salatzeko, Getxoko Bilgune Feministak Algortan egindako kontzentrazioetako bat.

Ondoren, biktimak poliziari deitu zion erasoaren berri emateko. Udaltzainek gizonak erabiltzen duen autoa geldiarazi zuten eta bilatze lanetan hasi ziren. Hala ere, gizona bera 23:00etan joan zen udaltzain-etxera. Han atxilotu eta epailearen esku utzi zuten. Erasotutako emakumeak kolpeak ditu gorputzaren beste atal batzuetan, aurretik jasandako erasoen ondorioz.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun