Elena Coria Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak esan duenez, “topaketa hauek languntza handia izaten dira kolektibo honentzat, migrazioaren eraginez askotan ondorio larriak jasaten dituztelako". "Emakume askok beren herrialdeetatik alde egiten dute eta kasu askotan familia ere uzten dute eta horrek depresioak, larritasuna eta errudun sentimenduak eragiten dizkie. Ikastaroak, ahal den neurrian, emakume horiei egoerarekin bizitzen laguntzen saiatzen dira eta jakin badakigu harrera ona edukitzen dutela”, gaineratu du.
Igaz 26 emakume.
Aurreko edizioan 26 emakumek hartu zuten parte, hain zuzen ere Kolonbiako zortzik, Bolibiako zazpik, Ekuadorreko lauk, Brasilgo hiruk, Argentinako bik eta Marrokoko bik. Gehienek etxetan edo ostalaritzan lan egiten zuten. Horietatik hamaikak oinarrizko ikasketak zituzten; zortzik maila ertaineko ikasketak eta zazpik goi mailako ikasketak. Emakumeen %57 bananduta zeuden, %31 ezkonduta eta %12 alargunak ziren.