Berangoko lokal komertzialetan etxebizitzak egitea onartu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko ira. 19a, 19:58

Bizkaiko Foru Aldundiko Hirigintza eta Udal Harremanen Sailak Berangoko arau subsidiarioak aldatzeko onarpena eman du, ekainaren 28ko 880/2007 Foru Aginduaren bitartez, hiri lurzoruan, beheko solairuetako lokal komertzialen erabilera aldatzeko jarduketei dagokienean, udal iturriek jakinarazi dutenez. Lokal komertzialen erabilera aldatu eta etxebizitza bezala erabiltzeko proiektuak udal bulegoetan aurkez daitezke, beharrezkoa izango den obra-lizentzia jaso ahal izateko. Informazio gehiago eta testu arauemailea Udal Bulegoetan, Udalaren web orriko "Berriak” atalean eta 2007ko abuztuaren 14ko 159 zenbakiko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (BAO) eskuratu ahal izango dira. Argazkian, etxebizitza bihurtutako lonja.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun