Isunen ordez gizarte lanak eskatu ditu botiloi zaleentzat Berangoko Ezker Batuak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko ira. 19a, 20:27

Bide publikoan alkoholdun edarien kontsumoa debekatzeko udal ordenantza aldatzea eskatzeko mozioa aurkeztu du Berangoko EB-Berdeak taldeak: gazteei isuna jarri beharrean, gizarte lanak egiten jartzea galdegin du. Koldo Martinez zinegotziaren hitzetan, neska-mutilentzat "pedagogikoa" da "errespetua eta osasuna bezalako balioak" ikastea, "gehienetan aita-amek ordaindu behar izaten dituzten diru-zigorrak baino". Aipatu gizarte lanak drogamenpekotasunak prebenitzera bideratzea eskatu du Ezker Batuak. Botiloiaren aurkako legea apirilean onartu zuen Berangoko Udalak, Miren Dobaran orduko alkate jelkidearen hitzetan, "auzotarren ongizatea bermatzeko". 3.000 eurotara hel daitezke zigorrak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun