Sopelako udal erakusketa aretoak erakusketa bikoitza hartuko du hilabete amaitu bitartean, artista sopeloztar birena alegia: batetik, "Amac" izengoitia erabiltzen duen Angel Mª Cerezo 13 argazki daude ikusgai. Guztiek paisaiak biltzen dituzte, zehazki itsasoarekin erlazionatuta daudenak. “Nire argazki-irudiek natura erakusten dute beti, eta honetarako itsasoa protagonista den batzuk aukeratu ditut, gure herriarekin harreman estua baitu”, azaldu du argazkilariak. Aretoaren beste aldean, Juan Carlos Seisdedos-en 13 margo aurkitzen dira. Izenburuaren falta ez du axola irudien indarra ikusterakoan. Okre koloreko obrak esanguratsuak eta oso pertsonalak dira, irudi familiarrak arkitektura klasikoarekin nahasten dira. Erakusketa kraft paperan tintaz egindako margoek osatzen dute, hauetan ere giza irudiak agertzen dira. “Nire margoekin, batez ere surrealistekin, nire fantasiak gauzatzen ditut”, aipatu du Seisdedosek. Argazkian, Seisdedos eta Cerezo, ezkerretik eskuinera.