Javier Ruiz Erandioko PPko bozeramaileak (argazkian) azaldutakoaren arabera, aurreko legealdian eskatu zioten Udalari, mozio bidez, etxebizitzetan igogailua jartzeko diru-laguntzak emateko arautegia egitea. "Ogasun batzordeak berak 2006ko uda hasieran onartu zuen aho batez proposamena. Hala ere, oraindik ere ez dute egiten hasi", salatu du popularrak. Hori dela eta, "ahalik eta azkarren" hastea eskatu dio tokiko erakundeari Ruizek. Popularren aburuz, "Erandoko bizilagunentzat guztiz positiboa" da aipatu ekimena: batetik, "irisgarritasun baldintzak hobetuko lituzkeelako"; eta bestetik, poltsikoei begiratuta, "igogailu bat jartzea dakarren gastua arintzen lagunduko bailuke, Eusko Jaurlaritzak ematen duen diruarekin batera". Ruizen arabera, 60.000 euro baino gehiagoko kostua du horrelako azpiegitura ipintzeak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!