"Egunkaria"-ko auzipetuentzat 12 eta 14na urteko kartzela zigorra eskatu du Dignidad y Justiciak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko ira. 19a, 21:58

Berria.net-ek jakinarazi duenez, 12 eta 14na urteko kartzela zigor eskaera egin du Dignidad y Justicia elkarteak "Egunkaria auziko" zazpi auzipetuentzat, "frogatuta dagoelako Egunkaria eta bere enpresa guztiak ETAk sortu zituela 90ko hamarkadaren hasieran, erakundearen eta inguruaren finantzaketarako”. Elkartearen ustez, Egunkaria-k "inoiz ez zuen izan kazetaritza motibaziorik". Joan Mari Torrealdai, Txema Auzmendi, Iñaki Uria, Martxelo Otamendi eta Xabier Alegriarentzat 14 urteko espetxe-zigorra eskatu du Dignidad y Justiciak, "erakunde terroristako kide" izatea leporatuta. Pello Zubiria eta Xabier Oleaga erandioztarrarentzat pixka bat zigor txikiagoak eskatu ditu: kartzela zigorra bi urte laburragoa. Argazkian, Xabier Oleaga / Egunkariaren alde elkartea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun