Bihar errepresioaren aurkako mobilizazioak egingo dituzte Leioan eta Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko ira. 20a, 12:09

Bihar, ostirala, irailak 21, "errepresioaren aurrean amnistia eta askatasuna" lelopeko mobilizazioak egingo dituzte Leioan eta Algortan, arratsaldeko 8etan, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak deituta. Erakunde horrek nazio mailean jakinarazi duenez, bihar mobilizazioak egingo dituzte Arabako 5 herritan, Bizkaiko beste 11 lekutan eta Gipuzkoako 26 tokietan, guztira 42 mobilizazio, tartean Uribe Kostako Leioako manifestazioa. Ekimena abiatzeko arrazoiak, AAMk azaldutakoaren arabera, "azken asteotan izandako errepresio adierazpen ezberdinak" salatzea, "euskal herriari inposatzen ari zaion errepresio aro berri baten aurrean gaudela" ohartaraztea eta horri "aurre egin beharra" gizarteratzea izan dira. Bestalde, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak argitu du Algortan ere mobilizazioa deitu dutela, zehazki elkarretaratzea.

Gainera, ekimen horretarako arrazoiak zerrendatu dituzte: "Olanoren espetxeratzea, Udalbiltzaren aurkako zigor eskaerak, ANV-ri jarritako diana errepresiboa, debekuak eta polizia bortizkeria… Euskal Herriarentzat errepresio plan bat zehaztu dute PSOE eta PNV-k, Espainiaren proiektua inposatzen jarraitzeko. Espainiar demokraziaren gezurra erakusten duen lana kriminalizatu nahi dute, Amnistiaren Aldeko Mugimendua kolpatuz. Amnistiaren nahia herriarena da eta hori ezin da errepresioaz ito. Errepresioaren aurrean, borroka eta tinkotasuna dira antidotorik onenak. Aski da!".

Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren oharra:

Datorren ostirala, irailaren 21an hainbat herrietan mobilizazioak izango dira errepresioaren aurrean "amnistia eta askatasuna" lelopean.

Herri hauetan, amnistiaren aldeko mugimenduak azken asteotan izandako errepresio adierazpen ezberdinak salatu nahi ditu, euskal herriari inposatzen ari zaion errepresio aro berri baten aurrean gaudela salatzearekin batera eta honi aurre egin beharrak arrazoitzen du manifestazio hauetan parte hartzeko luzatzen ditugun deialdiak:

ARABA:

* Otxandio: Arratsaldeko 20etan Herriko plazan.
* Gasteiz: Arratsaldeko 20:30ean Correos plazatik.
* Laudio: Arratsaldeko 20:00etan Lamuza plazan.
* Araia: Arratsaldeko 20:00etan Herriko plazan.
* Amurrio: Arratsaldeko 20:00etan Udaletxeko plazan.

GIPUZKOA:

Urola Kosta:

* Zestua: 20.00etan plazan manifestazioa.
* Zumaia: 19.30ean kontzentrazioa Magnolio aurrean.
* Azkoitia: 20:00etan kontzentrazioa herriko plazan.
* Zarautz: 20.00etan manifa udaletxe aurretik.

Leintz:

* Eskoriatza: 19.30ean Herriko Plazan.
* Aretxabaleta: 19.00etan Durana Kalean kontzentrazioa.
* Arrasate: 19.00etan Seber Altube Plazatik manifestazioa.
* Bergara: 19:30ean herriko plazan.

Debaldea:

* Deba: 20:00etan herriko plazan.
* Eibar: 20:00etan kontzentrazioa Untzaga plazan.
* Elgoibar: 20:00etan kontzentrazioa Kinkonen.
* Soraluze: 20:00etan herriko plazan.

Urola Garaia:

* Urretxu-Zumarraga: 20:00etan potros plazan.

Goierri:

* Beasain: 20:00etan zubi muzu plazan kontzentrazioa.
* Zaldibia: 20:00etan herriko plazan.
* Ataun: 20:00etan san martingo plazan.
* Lazkao: 20:00etan herriko plazan giza katea.

Oarso Bidasoa:

* Orereta: 20:00etan herriko plazan.
* Oiartzun: 20:00etan herriko plazan

Tolosaldea:

* Tolosa: 20:00etan triangulotik.
* Ibarra: 20:00etan.
* Billabona: 20:00etan hiru aldetan.

Hernanialdea:

* Hernani: 19.30ean Gudarien plazatik.
* Andoain: 20.00etan Zumea plazatik.
* Orio: 20.00etan Plazan.

Donosti:

* 19:30ean bulebarretik manifestazioa.

BIZKAIA:

Bilbo:

* 20:00etan plaza zirkularretik manifestazioa.

Enkarterriak:

* Zallan eskualdeko mobilizazioa, Plaza Euskadin, arratsaldeko 20.00etan.

Ezkerraldea:

* Portugaleten: 8etan triangeluan, mobilizazioa./li>
* Santurtzin: 7:30ean parkean enkartelada mugikorra.
* Barakaldon: 8etan bide oneran mania.

Hego Uribe

* Arrigorriaga: 7.30ean Argala Plazan.
* Basauri: 8etan Bentan.
* Galdakao: 8etan Zamakoan.
* Ugao: 8etan BBK aurrean.

Leartibai:

* Lekeitio: 20:00etan manifestazioa.

Uribe Kosta:

* Leioa: 8etan manifestazioa.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun