Pertsona bat zauritu da Erandion izandako auto istripuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko ira. 20a, 13:03

Pertsona batek hainbat zauri pairatu du gaur goizean Erandion izandako auto-istripuaren eraginez. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, bi turismok talka egin dute N-637 errepidean goizeko 7:05ak aldera. Istripua Erletxerako norabidean jazo da oraindik ezagunak ez diren kausak direla medio. Ertzaintzak emandako informazioaren arabera, zauritu bakarra izan da eta bere osasun egoera ez da larria. Istripuaren ondorioz, errail bat trafikorako moztu behar izan dute eta horren eraginez, auto-ilarak sortu dira. Dena den, dagoeneko trafikoa normaltasunez igarotzen da bertatik. Argazkian, auto-istripu baten ohiko irudi bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun