Iluntzean ospatuko dute Leioan Txileko kontsulatuaren zabalpena

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko ira. 20a, 17:08

Txilek kontsulatu berria zabaldu du gaur Leioako Ibarrabarri enpresa gunean, Bilboko egoitza utzi ostean. Hori ospatzeko, eta Txilek independentzia eskuratu zueneko 197. urteurreneko mundu egitarauen barruan, ekitaldi bat egingo dute iluntzeko 20:00etan Errekalde plazan, Kultur Leioaren ondoan. Bertan, ikurrinaren ondoan "izar bakartia", Txileko bandera, altxatuko dute, Andeetako folklore erakustaldia izango da ikusgai eta Kultur Leioan urriaren 20ra arte egongo den Mariana Caneparen eskulturen erakusketa inauguratuko dute. Ekitaldian, besteak beste, Juan Carlos Perez de Unzueta kontsula, Patricio Walker (argazkian) Txileko Diputatuen Ganbarako presidentea, eta bertako diputatuak diren Gonzalo Uriarte (Union Democrata) eta Alfonso de Urresti (Partido Socialista) izango dira, Leioako eta euskal politikako zein gizarteko hainbat ordezkarirekin batera. Kontsulatuak Hego Euskal Herria eta Errioxako txiletarrak hartuko ditu bere gain.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun