Leioako Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren oharra:
Torturarik ez!!!
Audientzia Nazionalak Erika Bilbao beste 8 gazteekin batera epaituko ditu irailaren 20 eta 21ean erakunde armatuari laguntza ematearen akusaziopean, beraietako bakoitzari 6 urteko zigorra eskatuz.
Poliziaren eskutan inkomunikaturik zirela, torturak eta tratu txarrak pairatu zituztela salatu zuten atxilotuak, beraz torturapeko aitorpenak dira, pertsona hauen kontra duten bakarra, ez besterik; honela, epaiketa hau ere epaiketa fartsa izango dela garbi geratzen da.
Horrexegatik:
1. Audientzia Nazionalari epaiketa hau bertan behera uzteko eta atxilotuak tortura eta inkomunikazioa pairatu duten prozedura judizial guztiak artxibatzeko eskatzen dugu.
2. Audientzia Nazional salbuespen epaitegia den heinean desagertzeko eskatzen dugu, izan ere torturapean lortutako aitorpenak onartuta eta euskal disidentzia zigortzeko etsaiaren justizia aplikatuta epaiketarako prozedura bermerik ez egotea ahalbidetzen baitu.
Leioako bizilagunek aldarrikapen hauek bere egin ditzaten (Gasteizko Legebiltzarrak egin berri duen legez) eta mobiliza daitezela eskatzen dugu.
Mobilizazioa Leioan:
Irailaren 21ean, ostirala, iluntzeko 8etan Boulevardean.