Ostiraletik igandera ospatuko dira Areetako jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko ira. 20a, 23:43

Mesedeetako Amaren eguna astelehenean, irailak 24, izango bada ere (jai eguna aurten Getxo udalerrian), ostiral honetatik igandera bitartean luzatuko dira Areetako jaiak. Meza ere igandean bertan egingo diote. Horrenbestez, aitona-amonek estreinatu dituzte ospakizunak, bihar eguerdian, Eskoletako plazan (lehengo Ipotxen plaza) bertan izango duten luntxarekin. Hasiera "ofiziala", berriz, 17:30ean egingo dute, Llegas Talde gazte koadrilak (iazko irabazleak) txupina botata. Arratsaldean zehar, txistulariak, buruhandiak, koadrilen jokoak, dantzaldia eta disko festa bata bestearen atzean joango dira, jaien lehenengo eguna betez. Areetako Mesedeetako Amaren jaietako ohiko ekitaldiez (Hareazko irudien Erika Pedrosa memoriala, barrazkilo lapikoen eta paella lehiaketak...) aparte, buruhandien lehiaketa ere egingo dute aurten. Argazkian, ohi bezala, barrazkilo lapikoen lehiaketa egingo dute igandean.

Egitaraua:

Irailak 21, ostirala

12:00 Luntxa nagusientzat Eskoletako plazan (gonbidapena beharrezkoa da)
16:00 XVII. Mus Txapelketako lehenengo kanporaketak Adiskidetasun kalean.
17:30 Txupinazoa eta pregoia Llegas Talde iazko koadrila txapeldunaren eskutik, Eskoletako plazan.
18:00 Kalejira txistulari eta buruhandiekin Eskoletako plazan (koadrilak bertan egotea beharrezkoa da).
18:45 Koadrilen lehenengo probak Adiskidetasun kalean.
19:00 Romoko otxotearen eskutik.
21:30 Dantzaldia Adiskidetasun kalean.
22:30 Disko festa Eskoletako plazan.
23:00 "Ordu alaia" txosnan.

Irailak 22, larunbata

10:00 Diana.
10:30 Umeen eguna Eskoletako plazan (beharrezkoa da haur-koadrilak bertan egotea).
12:00 Asier magoaren saioa Adiskidetasun kalean.
12:00 Herri kirolak Eskoletako plazan.
12:00 Kalejira herriko kaleetatik, Gaurko Gazteok fanfarrearekin.
12:30 Marmitako txapelketa gurasoentzat Eskoletako plazan.
13:00 Hareazko irudiak Areetako hondartzan, Erika Pedrosaren omenez (koadrilentzako puntuagarria).
16:00 IV. Triatloia Areetako hondartzan.
17:00: Mus txapelketaren finala Adiskidetasuna kalean.
18:30 Koadrila nagusientzako "Gran Prix"-a Eskoletako plazan eta Adiskidetasun kalean.
20:30 Dantzaldia Adiskidetasun kalean.
21:30 Bisai taldearen kontzertua Eskoletako plazan.
22:00 Trikizio taldearen kontzertua.

Irailak 23, igandea

10:00 Diana.
10:00 XI Barrazkilo Lapikoen Lehiaketa Adiskidetasun kaleko Alde Zaharrak antolatuta.
11:30 Barrazkiloen dastaketa, Pablo Urzay jatetxearen eskutik, Adiskidetasun kalean.
12:30 Euskal dantzen erakustaldia Berantzagi taldearen eskutik, Eskoletako plazan.
12:30 X. Paella Lehiaketa Eskoletako plazan.
14:30 Buruhandi txapelketa Adiskidetasun kalean La Reja tabernaren eskutik.
14:30 Karaokea Eskoletako plazan.
18:00 Barrazkilo lehiaketaren sari banaketa Adiskidetasun kalean.
18:00 Koadrilen azken proba Eskoletako plazan (play-back).
19:00 Mesedeetako Amari eskainitako meza.
21:00 Koadrila lehiaketako sari banaketa.
00:00 Txosnaren itxiera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun