Telefonoz familiarrei jakinarazi dienez, astearte eta asteazken arteko gauean beste krisialdi bat izan zuen Anjel Figueroa (argazkian) Algortako preso politikoak, Langraitz espetxeko (Araba) bere ziegan. Bestela ere, horren harira, algortarra espetxeko medikuarengana joan zen atzo eta enfermeriako egongelan zegoela konortea galdu zuen besterik gabe, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoran jakinarazi duenez. "Esnarazi zuten eta medikuarekin izan zen, baina telefonoz hitz egin zuenean ez zuen ondo gogoratzen hori guztia", gaineratu dute. Bide batez, Figueroaren eta preso gaixo guztien askatasuna aldarrikatu du errepresioaren aurkako erakundeak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!