Itsas EHUko software librearen sustapenerako taldeko kide batek UKBERRI.NETi jakinarazi dio Internet bidez automatrikula egiteko unibertsitateak erabiltzen duen softwareak ez duela bermatzen ikasleen laurden batek bere automatrikula Internetez egin ahal izatea. Software askearen aldeko ikasle horrek azaldu duenez, "automatrikularen softwarea ez da bateragarria Firefox eta Konqueror nabigatzaileekin eta seguraski ez da izango ere ez Opera, Camino edo Safarirekin, automatrikulako arduradunek esandakoagatik". Ikasleak etxetik saiatu zen behin eta berriro automatrikula egiten baina azkenean ezintasunez laguntza telefonora deitu zuen: "Microsoft Internet Explorer erabili behar nuela esan zidaten eta nik programa hori ez nuela esatean, lelo moduan esan zidaten 'baina oso erraza baita: inicio-n sakatu...' Windowseko erabiltzailea banintz bezala". Azkenean Linux eta Firefox erabiltzen duen ikasleak matrikula Leioan egin behar izan zuen, bertan ere baztertua izateko, "Zientzia fakultateko eta liburutegiko ordenagailuak erdara hutsean" daudelako. Itsas taldeak neurriak hartzea erabaki du eta laster EHUko webguneko arduradunekin jarriko da harremanetan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!