Nazioarteko skate txapelketa egingo dute larunbatean Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko ira. 26a, 19:37

Larunbat honetan, irailak 29, QIX International 2007 izeneko skate txapelketa jokatuko da Sopelan. Saioa udaletxeko plaza ondoko landan izango da goizeko 10etatik aurrera, udal iturriek jakinarazi dutenez. Partaideak hiru mailetan lehiatuko dira: 10 urte azpikoak, 12 urte azpikoak eta 16 urte azpikoak. Izena ematea Rider Skate dendan edo egun berean bertan egin daiteke. Txapelketa amaitu ostean sariak bananduko dira, gainera partaide guztiek opariak eskuratuko dituzte. Ekitaldi honen laguntzaileak dira Sopelanako Udala, Sopelanako Gazte Informazio Bulegoa, Bizkaiko Foru Aldundia, Power Pop marketing enpresa, Arcuswear eta Zut Skate Parks.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun