Azarora atzeratu dute asteburu honetako bodyboard proba Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko ira. 26a, 20:41

Sopelako Atxabiribil hondartzan egin behar zen EHSF Bodyboard zirkuitoko proba atzeratzeko erabaki du Euskal Herriko Surf Federazioak (EHSF). Irailaren 29an eta 30ean jokatu behar bazer ere, azaroaren 10 eta 11ra aldatu behar izan dute Europako bodyboard txapelketako proba garrantzitsua izango delako asteburu honetan Portugalen. "Orain dela gutxi erabaki da azken horren data eta EHSFk bere egutegia aldatu behar izan du Europa mailan lehian diharduten euskal bodyboarderren onerako", azaldu dute antolatzaileek. Era horretan, txapelketa bietan partehartzeko aukera izango dute gure lehiakideak. Argazkian, David Perez sopeloztarra / EHSF.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun