Erandioko Bordatxu gazte txokoak berriz zabalduko ditu ateak ostiral honetan, irailak 28. Iaz bezala, 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako lokala ostiral, larunbat eta igandeetan egongo da zabalik arratsaldeko 17:00etatik 21:00etara. Bertan, lagunekin egoteko, musika entzuteko, interneten nabigatzeko, ekitaldiak antolatzeko eta euskaraz egiteko aukera izango dute gazteek. "Bordatxun euskara sustatzeaz aparte aisialdi osasuntsu eta erakargarriaren alde lan egiten da", antolatzaileek adierazi dutenez. Gustuko dituztenak proposatu eta gauzatu ahal izango dira bertan, ikasturte osoan zehar, neska-mutilek. Esan bezala, etzi egingo dute hasiera jaia arratsaldeko 5etatik aurrera. Argazkian, neska koadrila bat Bordatxun.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!