Igandera arte egongo dira ikusgai antzinako argazkiak Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko ira. 26a, 21:10

Irailaren 30era arte hartuko du Algortako Telletxe plazak Fotorretro Getxo 2007 antzinako argazkien erakusketa. Bertan 400 irudi inguru ikusteko aukera dago, udal bildumatik hartuak. Erakusketaren ordutegia etengabea izango da. Argazki horietan, "Getxo udalerria eta getxoztarrak aro ezberdinetan ezagutuko dituzte bisitariek: XX. mendeko lehen urteetatik gure egunetara arte", azaldu dute kultur iturriek. Oraingo honetan Algorta eta Getxo herrietako irudiek eta argazki-artxiboaren fondoari eginiko azken ekarpenek protagonismo berezia izango dute. Udal-agiritegia partikularrek eginiko ekarpenak eta dohaintzak osatzen dute. Nahi duenak Algortako San Nikolas plazako liburutegira eraman ditzake argazkiak. "Bertan, kopia digitalizatua egiten dugu eta originala itzuli", azaldu dutenez. Argazki-artxiboa sortu zenetik, apurka-apurka hazi da. Gaur egun 7.000 argazkitik gora dago. Argazkian, Arrigunaga hoindartzako antzinako irudia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun