Irailaren 5ean eman zitzaion hasiera Barrikako VII. Tenis Irekiari eta, hamar jardunaldiren ostean, joan den asteburuan jokatu ziren finalak, gizonezkoen artekoak behintzat. Izan ere, emakumezkoen mailan ezin izan zen finala egin larunbatean, eguraldi kaskarra egin zuelako. Horregatik, partida ostiral honetan, hilak 28, jokatuko dute, 17:00etan, eguraldiak uzten badu oraingoan. Gainera, finalaurrekoei erreparatuta norgehiagoka interesgarria izango delakoan daude antolatzaileek. Azken aurreko fasean, Donostiako Maider Martinek Leire Martinezi irabazi zion, 6/2-6/1, eta Kantabriako Natalia Martinezek 6/4-6/2 emaitzarekin lortu zuen garaipena. Guztira 60 jokalarik, neska zein mutil, parte hartu dute txapelketan. Argazkian, igandean banatu zituzten mutilen sariak Juan Jose Ezpeleta alkateak eta Maria Esther Etxegarai Kultur eta Kirol zinegotziak.