Bihar bukatuko da epea Barrikako abentura anitzeko irteeran izena emateko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko ira. 27a, 20:44
Bihar, ostirala, izango dute barrikoztarrek azken eguna Barrikako Udal Kultur Arloak datorren urriaren 6rako antolatu duen herriko familientzako abentura anitzeko irteeran izena emateko. "Familitxango" deitu duten ekimen horrek hainbat jarduera bilduko ditu, hala nola, eskalada, arku-tiro eta zeharbidea kanoaz. Ekintza guztiak Gorlizko Troka Abentura enpresaren bitartez egingo dira. Txangoa goizeko 10:15ean hasiko da, arratsaldeko 14:00etan bukatzeko. Izen ematea eta ordainketa Barrikako Kultur Zentroan egin daiteke bihar bertan. Era berean argibide gehiago eskatzeko 946 775 163 telefonora deitu daiteke.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun