"Bilbao Metropolitarreko Lurralde Zati Planak (LZP) Getxo aldean 8.000 eta 7.000 etxebizitzen arteko kopurua eraikitzera behartzen du Udala", Marisa Arrue bozeramaile popularraren hitzetan. Imanol Landa alkateak, ordea, aipatu hitzak gezurtatu ditu. "Gobernu taldeak ez du ezta Marisa Arruek aipatzen duen 7.000 etxebizitzen gutxieneko kopurua egiteko asmorik", udal agintariak zehaztutakoaren arabera. Landak adierazpen horiek egin ditu gaur goizean, biharko udalbatzarrean, PPk eta PSE-EEk batera aurkeztuko duten mozioaren aurkako jarrera azaltzeko. Izan ere, bi alderdi horiek Udalari eskatuko diote LZPri desadostasuna agertzea eta Hirigintzako Antolaketarako Plangintza Orokorraren (HAPO) berrazterketa "inolako loturarik gabe" egitea. Argazkian, Getxoko udaletxea. Argazkian, Andra Mari auzo elkarteak deituta urtarrilaren 28an egin zen manifestazioa.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!