Drogamenpekotasunari buruzko ikastaro trinkoa eskainiko du Mankomunitateak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko ira. 27a, 21:49

Mankomunitateko herriren batean gazteekin lan egiten dutenek drogamenpekotasunari buruz hezitzeko aukera izango dute datorren urriaren 5etik aurrera, Uribe Kostako Mankomunitateko Drogamenpekotasunen Prebentziorako Zerbitzuak antolatutako ikastaro trinkoari esker. Ikastaroa bina orduko lau saiotan emango da eta bertan droga eta menpekotasunarekin zerikusia duten edukiak landuko dira parte hartu nahi dutenekin. Izena emateko epemuga urriaren 5a izango da eta ikastaroan parte hartu ahal izateko Mankomunitateko herriren batean lan egiten duen talde edo elkarteren baten aisialdi, kirol edo beste arlotako hezitzailea izan behar da. Argibide gehiago eskuratzeko 946 762 674 telefono zenbakiaren zein preven@uribekosta.org posta elektronikoaren bidez egin daiteke.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun