Bizkaiera ikastaroa astearte eta ostegunetan egingo dute Algortan, 20:00etatik 22:00etara, urritik Aste Santura, Bizarra Lepoan Getxoko euskara elkarteak gaur arratsaldean jakinarazi duenez. "Hameko berbe ikisi gure dogu" lelopean, "bizkaiera ikastaro aitzindaria" jarriko duela martxan iragarri zuen orain dela aste batzuk talde euskaltzaleak, baina Labayruko zein irakaslek gidatuko zuen jakin gabe elkarteak ez zuen zehaztu asteko zein egunetan ezta zein orduetan burutuko den, orain arte. Mintegiak 100 ordu iraungo du, eta ikasleek urria eta Aste Santuko oporrak bitartean astero bi egun izango dituzte, bata ikasteko eta bestea mintzapraktikan aritzeko. Bizkaian mendebaldeko euskararen erreferentea den Labayru institutuak homologatuko du ikastaroa, eta bertan bizkaiera estandarra, "Bizkaia" gehigarria zenak eta Bizkaia irratiak erabilitakoa, nolabait, zein Uribe Kostakoa landuko dira. Argazkian, Bizarra Lepoaneko hainbat kide.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!