Euskal presoen aldeko zortzi elkarretaratze egingo dituzte bihar

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko ira. 27a, 22:38

Hilero bezala, bihar, hileko azken ostiralerako, hainbat kontzentrazio deitu du Etxeratek Euskal Herri osoan. "Estatus politikoa orain. Euskal presoak Euskal Herrira!" aldarrikapenaren harira, Uribe Kostan zortzi hitzordu izango dira: 19:30ean, Armintzan, bus geltokiaren aurrean; 20:00etan, berriz, Erandion, metro aurrean; Leioan, Boulevardean; Areetan, Xake plazan; Algortan, Telletxen; Berangon, Gudari enparantzan; Sopelan, udaletxe aurrean eta Urdulizen, BBVAren aurrean. Elkarretaratzearen ondoren, Algortako Amnistia tabernan presoen aldeko taloak egingo dituzte. Argazkian, Itzubaltzeta / Romon 2006ko irailaren 22an hainbat solidariok egindako ekintza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun