Izan ere, ez dut uste enpresabururik dagoenik bere beharginei jai egunetan lan egiterik ukatuko dienik. Eta modan ipiniz gero, opor egun bakoitzerako lanera joateko arrazoi ezin hobe bat aurkituko digute, gure izaera iraultzailea adieraz dezagun. Dela Zimbaweko sarraski hura, dela AEB inperialisten uztailaren laua, dela 1199ko Gasteizko setioa... Memoria kolektiboa berreskuratzeko eredu Lopez Arriortuatarregia litzateke.
Helburu nobledun borroka mota guztiak defendi nitzake, baina opor egun batean lanera joatea ez. Ez naiz horren abertzalea.
Fredi Payak gaur "Berria"n argitaratutako artikulua
Lanak txarra behar du, egiteagatik ordaintzen zigutek eta!». Izan ziren nire aititeren azken berbak. Urtean ehunka behargin hiltzen ditu Adam Smithen esku ikusezinak. Kubistak dira goizetan bulegorantz noanean aldameneko autoetan ikusten ditudan aurpegiak. Zoratzekoak produktiboa izatearen ondorioak eta depresiboak aldi baterakotasun iraunkorraren ubeldurak. Hotzikara batek zeharkatu ninduen lehengoan, bati irakurri nionean zein urtetako borroka latza egin duen hainbat jendek herri honetan, urriaren 12an lan egin ahal izateko. Gauza bat baita jaiegunik ez ospatzea eta beste oso ezberdina lanera joatea. Burgesegia omen egun hori gure herri izaera aldarrikatzeko manifestazioetan alferrik galtzea. Japoniar bati ulertuko nioke, baina txikiteoa asmatu zuen nazioko biztanle bati? Argazkia: