EHUk 2007-08 ikasturtearen hasierako ekitaldi nagusia ospatuko du eguerdian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urr. 1a, 09:51

Juan Jose Ibarretxe lehendakaria eta Juan Ignacio Perez Iglesias EHUko errektorea ikasturteari hasiera ofiziala emango diote gaur goizeko 12etan Leioa eta Erandioko campusean burutuko den ekitaldian. Bide batez, zahar-berritu duten areto nagusia estreinatuko dute. Besteak beste, Iñaki Esparza Unibertsitateko idazkari nagusiak aurreko ikasturteko memoriaren laburpena egingo du. Ondoren, Jesus Mari Lazkano Arte Ederren Fakultateko irakaslea eta zaharberritu berri den Areto Nagusiko margolan nagusiaren egileak hitzaldia emango du, Jose Antonio Campos Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua, Juan Ignacio Perez Iglesias errektorea eta Juan Jose Ibarretxe lehendakaria baino lehen. Ekitaldi ofiziala EHUko Koruaren emanaldiarekin bukatuko da. Ordu erdi lehenago, euskal preso politikoen ikasteko eskubideen aldeko kontzentrazioa izango da. Ikasturte honetan, EHUk mahai gainean izango du hainbat gai garrantzitsu: Bologna prozesuarekiko konbergentzia, unibertsitateko plan estrategikoa, administrazio eta zerbitzuetako langileentzako lan eskaintza publikoa edota kalean jarraitzen duten hiru irakasle kaleratuena, beste hiru berriz kontratatu ondoren. Argazkian, Enrique Lopez irakasle kaleratua Ertzaintzak kanporatuta antzinako protesta batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun