Jasotzeko egun batzuk itxaron beharko dira
TGE euskaraz, gazteleraz eta ingelesez igorriko du EHUk eta segurtasuna bermatzeko ezaugarri bereziak dituen paper mota batean inprimatuko da. EHUren helburua TGE entregatzeko epea ahalik eta gehien laburtzea izan da. Horregatik, TGE zuzenean Akademi Kudeaketarako Zerbitzuaren bidez kudeatzeko lanean aritu dira eta horrela, ordezkari akademikoek ziurtatu dutenez, "gehigarriaren eskaera egiten denetik entregatzen den arteko epea laburtu egin dugu. Ohikoena zera izango da, eskaera egin eta handik bi egunera ikasleek dokumentua beren ikastegian jaso ahal izatea". Eskaera EHUren webgunearen bitartez, matrikulatuta egondako ikastegiko idazkaritzan edo Campusetako Errektoreordetzen bidez egin daiteke.
Eva Ferreira Akademi Antolakuntzako errektoreordearen iritziz, “TGE Europako Unibertsitate Eremua gauzatzeko eta gure tituluak Europan homologatu ditzaten ezinbesteko tresna da. Tresna horri esker, gure ikasleen gaitasun akademikoa egiaztatu egingo da eta ikasleen garapen profesionala kontinente osoan zabaltzea erraztuko da. TGEk, nolabait, gure tituluei “gardentasuna” ematen die. Gure tituludunen nazioarte mailako mugikortasuna ere erraztuko du”.