"Atxilotuak askatu! Aski da! Errepresiorik ez! Erabakitzeko eskubidea errespetatu!" leloen pean hainbat mobilizazio deitu dituzte Euskal Herrian zehar gaurko, bart Batasuneko buruzagitzaren aurka egindako sarekada salatzeko. Uribe Kostari dagokionez, oraingoz, hiru mobilizazio iragarrita daude. Lehenengoa Algortako Telletxe kalean 20:00etan,
Etengabe Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren bitakorak jakinarazi duenez. Ordu berean ere protestak izango dira Leioako Boulevardean eta Itzubaltzeta / Romoko ezker abertzaleak Kolas plazan deitutakoa. Bart, Baltasar Garzon epailearen aginduz, Espainiako Polizia Nazionalak
Batasuneko 23 kide atxilotu ditu Seguran, tartean Joseba Permach (argazkian), Juan Kruz Aldasoro, Rufi Etxeberria, Juan Joxe Petrikorena, Ibon Arbulu, Imanol Iparragirre, Jon Garai, Patxi Urrutia, Aner Petralanda, Ana Lizarralde, Arantza Santesteban eta Mikel Zubimendi, Espainiako Auzitegi Nazionalak zabaldutakoaren arabera. Bestalde, atxilotuen artean, ez dago Marije Fullaondo algortarra, nahiz eta hainbat komunikabidek horrela adierazi.
Garak jakinarazi duenez, mahaikideak berak ezeztatu du bere atxiloketa. Goizean,
EHAKren Donostiako egoitzan sartu da Polizia.