Fredi Paya: "Erdalduntze naturala"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urr. 5a, 13:06

Frantz Fanonek, okupazio politikoaz haraindiko kolonialismo kultural eta ideologikoaren ondorioak sakonen aztertu zituen autoreetako bat izateaz gain, Jean Paul Sartrek hitzaurrea egin zion tresna intelektual izugarria utzi zigun herri zapalduoi, "Les damnés de la terre" liburua. Bertan herri azpiratu (beraz, zapaltzailearekiko bigarren mailako kultura) bateko kide izateak norbanakoaren autoestimuan sortzen dituen ondorio birrintzaileak deskribatzen ditu ikuspegi psikosozialetik. Gauza berririk ez gehiagotan umiliatua ez izateko ametsarekin milaka urteko euskararen katea apurtzea erabaki zuten eta mende erdiz euskaldun klandestino izan diren biztanleez beteriko eskualdeetan bizi garenontzat. Baina gutxitan ikusten du gizakiak aurretik sumatzen ez duen gauzarik, guztiz nabarmena izan arren ere. Argazkia: Koska irratia.

Ez dago munduan militarki eta politikoki menperatua izan barik bere hizkuntza beste bategatik ordezkatu duen herririk. Ez baitago munduan, duintasun baldintzetan, bere seme-alabak aitite-amamekin ez ulertzerik gura duen inor. Zein hizkuntzatan ari den kontzientziarik ere ez baitu kultur komunitate normalizatuan bizi den hiztunak. Berba egiten du, eta kito.

Gure komunitatearen burujabetzak, duintasunak, eta ondorioz kulturak historian zehar izan dituzten eraso mota ezberdin eta iraunkorrak sakonki aztertzeko eskatuko nioke euskara era naturalean galduz joan dela defendatzen duen orori.

Gure arbasoak iraintzeari utz diezaion.

Fredi Payak gaur "Berria"n argitaratutako artikulua
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun