Sopelako Merkatari, Ostalaritza eta Zerbitzuen Elkarteak elikagai-erabiltzaile karneta lortzeko ikastaro trinkoak antolatu ditu, bi mailatan bereizita. Alde batetik, sukaldariei zuzenduta, arrisku handiko elikagai-erabiltzaile agirirako sei orduko ikastaroa eskainiko dute, urriaren 22an eta 23an, 17:15etik 20:15era, Udaletxeko Hall Kulturalean. Ikastaroaren prezioa 71 eurokoa izango da. Bestalde, arrisku txikiko karneta ateratzeko hiru orduko mintegia zerbitzariei zuzendu diete eta urriaren 24an egingo da, 17:15etik 20:15era, Kultur Aretoan. Beste ikastaro horren prezioa 51 eurokoa izango da. Gainerako pertsonek ere izango dute hiru orduko azken mintegi hori egiteko aukera, baina hurrengo egunean, urriak 25, udal euskaltegian eta 14:00ak eta 17:00ak bitartean. Prezioa, berriz, ez da aldatuko: 51 euro. Sopelako Udalak jakinarazi duenez, titulu ofiziala eskuratzeko beharrezkoa izango da argazki bat eta Espainiako Nortasun Agiria eramatea. Argibide gehiago jaso daiteke 944 305 500 telefonoan, Cristina Rodriguezi galdetuz. Argazkian, Lemoizko
Udalarrantz elkarteak arrain-errezeta lehiaketarako erabili zuen irudietako bat.