Gaur hasi naiz berriro lanean, Bertsolaritza irakasten Getxoko umeei. Ez dakit umeak aldatu diren, ni aldatu naizen edo zer gertatu den. Beti egiten dut aurkezpen berdina: "Nahikari naiz, Erromokoa. 25 urte ditut eta Bertsolaritza erakutsiko dizuet urte osoan zehar. Galderarik edo?". Beti esaten diet adina, bestela galdetuko didate. Normalean beti esaten didaten Erromokoa naizela, gehienak Algortakoak direlako eta pike txikia dagoelako betidanik bi auzoen artean. Baina ume moko batek hauxe esan dit: "¿No te da verguenza el nombre que tienes?" Lehenengo amorrua eman dit erderaz esan didalako eta gainera izen arraroa daukadala? Ez da ohikoa onartzen dut, ez da Leire, Miren, Ane... Txikitan esaten zidaten, baina gaur egun Nahikari asko daude. Gainera ia ez didan lotsarik ematen? Inoiz ez dit lotsarik eman, behintzat gurasoek burua nekatu zuten izen baten bila. Argazkia:
Nahikari Ayo.