Bihar udaletxeen aurrean elkarretaratzera deitu du Eudelek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urr. 9a, 20:38

Galdakaoko PSE-EEko zinegotzi baten bizkartzainak gaur pairatu duen atentatuaren aurka agertzera deitu du Eudelek. Horretarako, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udalen elkarteak bihar eguerdiko 12etan udaletxeen aurrean burutuko diren elkarretaratzeetan parte hartzera gonbidatu ditu EAEko herritarrak. Karmelo Sainz de la Maza ordezkatu ondoren, Jokin Bildarratzek gidatzen duen erakundeak gaitzetsi du segurtasun enpresa pribatu bateko Gabriel de Giner bizkartzainaren aurka izandako atentatua eta Herrizaingo Sailak egin bezala, ETAri leporatu dio horren egilea izatea. Eudelek "ETA soberan" dagoela eta "bakea demokraziatik eta bizitzari errespetzetik baino ez da lortuko" adierazi du. Argazkian, hainbat zinegotzi Getxoko udaletxe aurrean, T-4ko atentatuaren aurkako kontzentrazioan parte hartzen, urtarrilaren 4an.


Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun