Getxoko Komiki Azokak omenaldia egingo dio Mortadeloren sortzaileari

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urr. 10a, 22:42

Aurtengo azaroaren 23tik 25era burutuko den Getxoko Komiki Azokaren VI. edizioak hainbat aldaketak ekarriko ditu. Alde batetik, izena aldatu eta Komiki eta Manga Azoka izango da hemendik aurrera, Japoniako komikiaren industriak duen indarrari kasu eginez. Beste aldetik, Areetako Xake plazan gune nagusia mantenduko badu ere, Itzubaltzeta / Romoko Santa Eugenia plazak lehenengo aldiz hainbat ekimen hartuko du, Mangagunean antolatuko direnak. Azokak omenaldia egingo dio Mortadelo eta Filemon, Pepe Gotera eta Otilio eta Rompetechos pertsonaien sortzaile ospetsuari, Francisco Ibañezi, hain zuzen ere. VI. edizio honetan, 70 bat saltoki izango dira, ohikoa denez erakusketa gunea eta hainbat tailer eta jarduera ere izango direla. Edizio honen kartelaren egilea Man marrazkilaria da, etorri handiko komikilaria eta, batez ere, "El Vibora" eta "Kiss Comix" aldizkarietan egindako lanagatik ezaguna.

Francisco Ibañez Talavera Bartzelonan jaio zen 1936an, eta 21 urtez, Bruguera argitaletxearen eskutik hasi zuen bere jarduera profesionala. Hurrengo urtean, “Pulgarcito” aldizkarian argitaratu zuen Mortadelo eta Filemon bere pertsonaia famatuen lehenengo istorioa. 1961etik 1966ra arrakasta handiko beste komiki batzuk sortu zituen: “La Familia Trapisonda”, “13, Rue del Percebe”, “Rompetechos” eta “Pepe Gotera y Otilio”, hain zuzen ere.

1969. urtean Mortadelo eta Filemonen lehenengo istorio luzea kaleratu zen, albumeko formatuan: “El sulfato atomico”. Lan horrek Spirou et Fantasio eta Gaston Lagaffe sortzailea izan zen Andre Franquin artista belgikar ospetsuaren eragin handia du. Horren ostean beste hainbat lan argitaratu zituen Ibañezek. Horien artean Mortadelo eta Filemonen istorio onenetariko batzuk gailen du behar dira: “¡Valor y al toro!”, “Contra el Gang del Chicharron”, “Safari callejero” eta “Chapeau el Esmirriau”, besteak beste. Pertsonai horien arrakasta dela eta, 1970ean hasi zen bikotea protagonista zuen argitalpenen booma: “Mortadelo” aldizkaria, albumak eta “Ole”, “Magos del humor” eta “Super humor” bildumak.

Garai berriak

1985. urtean Ibañezek Bruguera argitaletxea utzi eta, Grijalbon lan egin ondoren, Ediciones B-n sartu zen. Bertan “Mortadelo y Filemon” bildumak erregulartasuna berreskuratu zuen. Ordutik hona, pertsonaia famatuen sei album kaleratzen ditu urtero. Etapa berri horretan, Bartzelonako artistak gaur egungo modak eta egoera islatu ditu bere komikietan istorioen arrakastari eusteko. 1994an Bartzelonako Komiki Azokaren Sari Handia jaso zuen, bere jarduera profesionala dela eta, eta, 2002 urtean, Arte Ederren Merituko Urrezko Domina eman zioten. Horiez gain, beste sari asko lortu ditu Ibañezek. Horiek guztiek Espainiako komikiaren jarduera ospetsu eta oparoenetariko bat gailentzen dute. Aurten Getxoko Komiki eta Manga Azokaren omenaldia batuko zaie eta hainbat irakurle belaunaldiren gozamena lortu duen artistaren jardunbide luze eta arrakastatsua sarituko da bertan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun