Uribe Kostako Ikasle Abertzaleen oharra:
Egutegi propioa eraikiz, borrokak egingo gaitu!
Urriak 12 Espainiar egutegiko egun esanguratsua; espainolisten eta Guardia Zibilaren egun handia dugu. 1492. urteko urriaren 12an, Cristobal Colonek Amerika "aurkitu" zuen eguna ospatzen da; lur horien arpilatze eta sarraskia hasi zeneko eguna. Ordutik, Espainia inperialistaren egun handia ospatzen da urriaren 12an; Hispanitatearen eguna. Horregatik guztiagatik, munduan hamaika dinamika antolatzen dira Espainia inperialistaren ospakizun handiaren egunaren desagerpena aldarrikatzeko.
Munduari, kolonizatuei eta Euskal Herriari eta euskal ikasleoi ere inposatzen zaigun jai eguna da urriaren 12a. Baina euskal ikasleok ozen esan nahi dugu ez dugula ezer ospatzeko Ameriketen konkista eta genozidioaren egunaren urteurrenean!
Hego Euskal Herrian jai egun inposatu honetan; euskal ikasleok inposaketa espainolistaren aurrean altxatu eta gure jarrera intsumisoa zabaldu nahi dugu, jai egun inposatuen gainetik herri eskolak antolatuz.
Herri eskolak:
Erandioko institutua
10etan harrera
10:30ean bideo-eztabaida: hezkuntzaren garrantzia
11:30ean hamaiketako
11:45ean sexualitate tailerra
12:45ean bideo-eztabaida: AHTaren inpaktua Euskal Herrian
13:45ean jolasak
14:00etan bazkaria (konfirmatzeke)
Ander Deuna ikastola (Sopela)
10etan Harrera + Herri eskolen hasiera
Aixerrotan (Getxo)
10etan Kafe tertulia: egunkari ezberdinek urriaren 12az egiten duten proiekzioa eta irakurketa.
12:00etan "Hezkuntza, herrien motore" bideo-emanaldia eta eztabaida
….eta amaitzeko horma-irudia
Artatza-Romo (Itzubaltzeta / Romo-Leioa)
10etan "Hezkuntza, herrien motore" kafe tertulia. Bideo emanaldia eta eztabaida.
Egutegi propioaren aldeko futbito txapelketa
Barandiaran institutua (Leioa)
10etan gosaria
10:30ean ikasle mugimenduaren historia
12etan "Hezkuntza, herrien motore" bideoa eta eztabaida.