Itzubaltzeta / Romoko Segiren oharra:
Bihar, osteguna, Mobilizazio Eguna izango da Euskal Herri osoan, azken atxiloketa politikoak salatzeko eta egoera honi irtenbide demokratikoa eman behar zaiola aldarrikatzeko.
Itzubaltzeta / Erromon honako deialdiak finkatu dira:
-11:15ean Getxo IV institutuan kontzentrazioa
-19:30ean Kolas plazan manifestazioa
Era berean, ez ahaztu ostiralean Iruñean izango den manifestaziora hurbiltzeko autobusa irtengo dela eskualdetik, 14:45etan errotonda nagusitik pasako dena, eta bertan izen emateko gaur iluntzeko 19:00ak arte daukazuela epea.
Itzubaltzeta/Erromoko Segi<7b>
Itzubaltzeta / Romoko ezker abertzaleak deituta, bi mobilizazio izango dira bihar, osteguna, herri horretan. Alde batetik, goizeko 11:15ean kontzentrazioa egingo dute Romo-Artatza institutuaren aurrean. Beste aldetik, arratsaldeko 19:30ean, Kolas plazatik aterako dira manifestazioan. Biak ala biak helburu bera izango dute: "azken atxiloketa politikoak salatzeko eta egoera honi irtenbide demokratikoa eman behar zaiola aldarrikatzeko" ekimenak izango baitira,