Aurten bertsolaritza DBHn ere emango da
Azkenik, Lehen Hezkuntzako D ereduan ikasten duten 5. eta 6. mailetako eta DBHko lehenengo zikloko 372 ikaslek bertsolaritza ikasiko dute aurten, hain zuzen ere bertso teknika, bere historia, jendeaurreko jardunerako teknika, bat-bateko bertso-jardunerako bidean jartzea eta bertso kulturaz jantzi eta bertsozaletzea. Kasu horretan gainera lehendabiziko aldiz, eta ikasleek beraiek eskatuta, bertsolaritza klaseak DBHra ere zabaldu egin da. Hiru kasuetan astean behin izango dute klase ikasleek eta saio guztiak urriaren 1ean hasi dira eta datorren urteko ekainaren 13an amaituko dira.