Francisco Javier de Castro Leioako zinegotzi ohia hil da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urr. 11a, 18:53

Francisco Javier de Castro Esteban 1995 eta 1999 bitartean Leioako zinegotzi izandakoa zendu da gaur goizean bere etxean. Ezker Batua Berdeak jakinarazi duenez, De Castro lan gaixotasun batek jota hil da, amiantoarekin hainbat urtez lan egitearen ondorioz. De Castrok egun 63 urte zituen eta 1995 eta 1999 bitartean Izquierda Unida alderdiaren zinegotzia izan zen Leioan. Era berean, 1990ean EAEko lehendakarigaia ere izan zen, alderdi beraren zerrendetan. Lanari dagokionez, Altos Hornos de Vizcaya enpresako behargina izan zen eta enpresa horrek ixtean zegokion baino aurretik jubilatu zen. Tartean, EAEko CCOO sindikatuan ere ardura karguak izan zituen. Igande honetan, irailak 14, bere emazteak, bi semeek, bestelako senideek, lagunek eta alderdikide zein sindikatukideek omenaldia egingo diote Ondiz auzoan, arratsaldeko 6etan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun