Sabotajea egin dute goizean Bidezabal eta Algortako metro geltokien artean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urr. 11a, 23:59
Hainbat ezezagunek Bidezabalgo metro geltokitik 30 bat metrora dagoen dorreko elektrizitate kable bat moztu dute goizeko 10:50ak aldera, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Sabotaje horren eraginez, elektrizitate sareak indarra galdu du Algorta eta Bidezabalgo metro geltokien artean. Baina, Metro Bilbao garraio enpresak Euskal TeleBistari emandako informazioaren arabera, dorrean eta instalazio elektrikoan izandako kalteek ez dute eragotzi metroa normaltasunez ibiltzea bi geltoki horien artean, ohiko ordutegiak betez.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun