Landaren aburuz, gazteei "ez zaie heziketa ikastarorik ezta berbaldirik ere eskainiko, gazte eta hauek bizi dituzten arrisku egoeren giroan sartzea baino ez delako asmoa”. Programak urtebeteko biziraupena izango du, gutxienez, eta 30.000 eurotan aginduko dute.
Areetako jaietan izandako intoxikazio etilikoak gogoan
Landak aipatu duenez, “Gobernu Taldeak ondo daki gurasoen artean dagoen ardura gazteen eta drogen edo arrisku egoeren artean sortzen den harreman zuzena dela-eta. Hartara, arazoari bere osotasunean hartuta heldu gura diogu”. Alkate getxotarrak berriz ere eman du berba gai hauei heltzeko. Areetako Ama Mesedeetako jaien ostean, auzoko bizilagunek gazteen arteko alkohol kontsumoa dela eta agertutako arduraren harira esan du espediente bana zabaldu zaiela denda bati adin gabekoei alkohola saltzeagatik eta pertsona nagusi bati saltoki batean adingabekoei alkoholdun edariak erosteagatik. “Honek adierazten du Herritarren Segurtasunaren esparrutik ere lanean ari garela, osoko ikuspuntu batetik heldu beharreko problematika den arren. Udaltzaingoa ez ezik, gurasoak, irakasleak eta erakundeak inplikatu behar ditugu ere. Hala ere, udalerriko jaien gaineko ebaluaketa egingo dugu ondoren neurriak hartu ahal izateko”, aipatu du, azkenik, Landak.