Pasa den urriaren 4an atxilotutako Batasuneko kideen askatasuna, errepresioaren amaiera eta Euskal Herriarentzako demokrazia eskatu dute eskualdeko kaleetan ehunaka auzokidek, gaur LAB sindikatuak deitutako mobilizazio egunari erantzuten.
Goizean, 500 baino gehiago izan dira protestetan bildu direnak eta arratsaldean egindakoetan beste 300 bat batu dira. Algortan 140 bat pertsonek parte hartu dute udaltzainen atzean ibili den manifestazioan (argazkian), Ertzaintzak urrunetik zelatatzen zuen bitartean. Bukaeran bide mozketa egin dute eta biharko Eusko Abertzale Ekintzak
Iruñean deituriko manifestazioan parte hartzera deitu dute. Itzubaltzeta / Romon, berriz, 50 bat lagun izan dira bertako kaleak zeharkatu dituen manifestazioan. Martxa Areetako Xake plazan amaitu dute, Espainiako Enpleguaren Institutuaren aurrean bide mozketa batekin. Azkenik, Leioan 80 pertsonek eskatu dute independentziari ateak irekitzea.