Aldez aurretik ez da beharrezkoa izango inskripziorik egitea, nahikoa izango da emandako toki eta orduan egotea. Partaidetza lagun bietako taldeetan izango da eta ibilaldiaren oroigarrizko opariren bat emango zaie partehartzaile guztiei. Hala ere, lehenengo sailkatuak sarituak izango dira.
Unai Basurkori omenaldia
Ibilaldia bukatu ondoren herri saiheski egongo da eta 13:00etan sari-banaketa hasiko da Algortako batzokiaren patioan. Sari kopuru handia eta kirol material asko egongo da. Era berean, Unai Basurkori omenaldia egingo diete.
Algortako Ibilaldi Neurtua, ibiltari guztientzat klasika bihurtu dena, hainbat babesle ditu, tartean, El Abra-Getxo Kirol Portua, Bilbao Bizkaia Kutxa, Getxoko Udala, Metro Bilbao, "Deia" eta Bizkaiko Foru Aldundia.