"Herri bat garelako, faxistak Euskal Herritik kanpora!" ekimenaren oharra:
Herri bat garelako, faxistak Euskal Herritik kanpora!
Urriaren 12an espainiar faxistek Hispanitatearen Eguna ospatzen dute. Ameriketako indigenen kontrako sarraskia hasi zuten duela 515 urte, eta gaur egun ere espainiartasuna horrela ospatzen dute. XXI. mendearen hasieran, inolako lotsarik gabe, genozidioa Espainiaren ikur bilakatu dute.
Zoritxarrez duela bost mende indarrean zeuden ideia inperialistek bere horretan jarraitzen dute espainiar faxisten buruan. Euskaldunok larrutik ordaindu dugu horren ondorioa. Eta zoritxarrez, Euskal Herrira horrenbeste sufrimendu ekarritako faxistek gu iraintzen jarraitzen dute gaur egun ere. Hala nola, Basta Ya!-ko manifestazioak, 1999an Ynestrillas eta enparauen kontzentrazioak, 2002an España2000koak Bilbon, 2005ean falangistak Gasteizen, iaz Iruñean... eta aurten Donostian egiteko asmoa dute, urriaren 12an.
Espainiatik Euskal Herrira etorri, eta haien eskuin muturreko ideiak inposatu nahi dizkigute. Espainia deitzen duten horren batasuna euskal herritarren borondatearen gainetik jartzen dute. 36an Francoren agindupean, espainiar faxistek egin bezala, España handi aske eta batua inposatzera datozkigu faxistak Euskal Herrira. Euskal Herriaren eskubideak ukatzen dituen Espainia handia inposatzera datoz gurera. Gainera, arraza batzuk besteen gainetik daudela defendatzen dute, etorkinak jazartzen dituzte, homosexualak erasotzen dituzte, ideia aurrerakoiak dituztenak gorrotatzen dituzte... Gure herria suntsitu nahi dute.
Baina Euskal Herrian ideia faxistek ez dut tokirik. Horregatik, elkartu gara Donostiako hainbat herri mugimendu. Eta herritar eta eragile guztiak deitzen ditugu espainiar faxistei Euskal Herrian ongi etorriak ez direla azaltzera eta Euskal Herriaren alde egitera. Euskal Herriaren aitortzaren, lurraldetasunaren eta erabakitzeko eskubidearen alde; justizia sozialaren alde; emakume eta gizonen parekidetasunaren alde; etorkinen eskubideen alde... Herri aske eta justuago baten alde, alegia.
Horrela, eragile eta herritar guztiei deia luzatzen diegu faxismoaren aurka eta Euskal Herriaren alde egiteko. Ahalik eta eragile gehienek deialdiarekin bat egiteko posta elektroniko bat jarri dugu: urriaren12a@gmail.com. Eta eragile guztiei dei egiten diegu urriaren 12an, 15:00etan Bulebarrean egingo den faxismoaren kontrako jaialdian parte hartzeko.
URRIAREN 12AN DENOK DONOSTIARA!
EUSKAL HERRITIK EZ DIRA PASAKO!
ATXIKIMENDUAK:
Euskal Herriko Gay Mugimendua (EHGAM)- Donostiako Bilgune Feminista- Askatasuna- Mujika Taldea - Indar Gorri- Herri Norte Taldea- Iratzarri - Ekimen Komunista- Segi - Andoaingo Gazte Asanblada- Hernaniko Gazte Asanblada- Astigarragako Gazte Asanblada- Intxaurrondoko Gazte Asanblada- Loiolako Gazte Asanblada- Igeldoko Gazte Asanblada- Añorgako Gazte Asanblada - Alde Zaharreko Gazte Asanblada- Bidebietako Gazte Asanblada- BOM (Bilboko Okupazioaren Aldeko Mugimendua)- Ikasle Abertzaleak- Langile Abertzaleen Batzordeak (LAB)- Piratak (Donostia)- Sare Antifaxista - Batasuna- Eusko Abertzale Ekintza (EAE)- PAT (Presoen Aldeko Taldeak)- Gazte Komunistak- Gazte Komunisten Batasuna- Antifa Gasteiz- Rash Gasteiz-Andoaingo Gaztetxea - Letaman Gaztetxea- CNT Gipuzkoa- Socorro Rojo Internacional de Euskal Herria
Nazioartetik:-Red Latina Sin Fronteras (Argentina)-Libres del Sur (Colectivo de Cultura y Acción Popular -Argentina-)-ABYA YALA (Venezuela)